Instalazioa


   TRINKETA lau hormadun instalazioa da, 28 metro eta erdiko luzera eta 8 metro inguruko zabalera duena. Ezkerreko horman eta atzeko hormaren, normalean errebotea deiturikoaren, beheko aldean galeria bana dago jendearentzat teilatu edo taula batek estaltzen duena. Taula edo teilatutxo horrek maldan egon behar du galeriaren alderik garaiena hormaren kontrakoa izanik. Galeriaren horma bertikalean sare bat jartzen da, espezialitatearen arabera laburragoa edo luzeagoa dena.
Azkaingo trinketa
   Trinketak baditu bereizgarriak diren beste elementu batzuk baita; alde batetik xiloa, eta bestetik, frailea. Xiloa aurreko hormaren, edo frontisaren, eskuinaldean 1,20m-ko altueran dagoen zuloa da. Zulo hau zabalagoa da kanpoaldetik barrualdetik baino eta forma hori izateagatik pilotak xiloa jotzean ezusteko norabidea hartzen du.
   Frailea, berriz, eskuineko hormak eta frontisak eratzen duten angelua estaltzen duen alaka da, eta xiloak bezala pilotaren norabidea aldatzen du.
   Errebotea erabat paraleloa izan behar du frontisarekiko eta biak alboko hormarekiko elkarzutak. Bai alboko hormek bai erreboteak 5m eta erdiko altuera dute naiz eta gero albokoak frontisetik hurbileko lehenengo zatia honen altuera izan, 8m eta erdi hain zuzen ere.
   Pasakan jolasteko 1,20m-ko altueran sare bat kokatzen da trinketa bi eremutan banatzen duena. Errebotearen eta sarearen arteko eremuari sakeko eremua deritzogu eta frontisaren eta sarearen artekoari, berriz, errestoko eremua.