Xiloa |
Sakatzerakoan bi falta-erdi jarraian eginez gero falta osotzat hartu eta sakatzen dabilen taldeak tantoa galduko du.
Bestalde,
sakea burutzen denetik eta partidan zehar, pilota erdiko sarean geratzen bada, pilota
sarera bidali duen taldeak tantoa galduko du, eta berriz, pilotak aurkarien
esparruan bi bote edo gehiago egiten dituenean tantoa lortuko da.
Badaude,
honetaz aparte, tanto zuzena lortzeko moduak:
-
Pilota trinketeko paretan dagoen xilo izeneko zulotxoan sartzen bada tantoa
lortzen da (xiloaren ertza ere
xilotzat hartzen da).
- Pilota
taularen azpiko sarean sartzen bada:
http://www.youtube.com/watch?v=iyXV8Il0kLc&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=iyXV8Il0kLc&feature=youtu.be
Aipatu
beharra dago, pilota sarea
ukitu eta beste aldera pasatzen bada ona izango dela, eta, noski, jokalariak
ezin duela sarea beherantz bultzatu taldekideak pilota jotzen duenean, ez eta
igo ere aurkariak jotzen duenean. Arau hori hausten duen taldeak tantoa galduko
du.
Markagailua |
Pasakan markagailu sistema mugatua dago. Joko zuzen guztietan bezala kintze sistema erabiltzen da, tenisaren antzera kontatuz. Tantoa eginez gero 15 lortzen da, hurrengoan 30, hurrengoan 40 eta ondorengoan jokoa. Jokoak bi puntuko diferentziarekin irabazi behar dira eta beraz 40-40 jartzen denean joko bat ados egin eta 30-30 puntuaziora bueltatzen da. Partida talde batek 13 joko egiterakoan amaitzen da. Azken honetan ezberdina da pasaka beste joko zuzenekin, hauetan bederatzi jokotara jokatzen baida.
Jokoan zehar talde bat berrogeira iristen den bakoitzean zelai aldaketa dago, hau da, sakatzen ibili direnak errestoko eremura doaz eta alderantziz.