Sake-errestoa


   Sakea, sakeko eremuko jokalari laguntzaileak (S) egiten du, oinak sakeko marra baino atzerago dituelarik. Esku hutsarekin (eskularrua ez duen eskuarekin) jaurtiko du pilota taulara eta pilota taulatik zehar biraka (nahi dituen boteak emanda) errestoko eremuan dagoen lurrean marrazturiko lauki batean egin behar du punpa. Eremu hau frontisa eta taularen horma bertikala elkartzen diren eremua osatzen du. Irudian hobeto ikus daitekeen beltzez markaturiko gunea da.
   Errestoa, beraz, esandako eremu honetan egingo da lehenik aipatutako bi aukeretariko baten bitartez: eskularrutik xirrist eginez edo eskularruaz joz. Hau burutzeko arduraduna jokalari nagusia (E), atzealdean kokatzen dena, izaten da nahi izanez gero errestoa airez ere egin dezakeena.
   
   Hasteko, sakea ona ez bada, bigarren sake bat egongo da. Hona hemen zein kasutan izan daiteke falta-erdia:
    - Pilotak sakeko eremutik kanpo egiten duenean punpa edo eremu horretako muga-marretan jotzen duenean.
    - Pilotak sakeko eremuan egiten duenean punpa, baina taulan irristaka joan gabe.
    - Pilotak ezkerreko horma jotzen duenean (taulatik gora).
    - Pilota jaurtitzean, sakatzaileak ez dituenean bi oinak sakeko marraren atzean.

   Falta-erdia izanez gero, errestatzaileak pilota jo aurretik adierazi behar du. Ez badu pilota jo baino lehen adierazten, jokaldia legezkoa izango da.

   Hona hemen sake-erresto eta tantoaren jarraipenaren bideoa:     http://www.youtube.com/watch?v=Ex4XvH_5_mo&feature=youtu.be