Materialak


  - Gaur egungo pasakan aritzeko pilotak ohialezkoak dira eta ez dute kiskirik. Barnean ohialak dauzkate eta hoiei forma ematen zaie. Kixkirik ez izateak soinu gutxi sortu eta bote handirik ez ematea eragiten du.
   Pilotak kolore desberdinetakoak izan daitezke, beti ere, pilotalekuko hormen kolorearen araberakoak. Pilota hobeto ikusteko asmoz, pilotaren eta hormaren arteko kontrastea bilatu behar da eta hortaz; hormak kolore ilunekoak badira, pilota argia erabili behar da; hormak argiak badira, ordea, pilota ilunagoa.
   Pasakan jokatzeko erabiltzen den pilota hau teniseko edo eskupilotako pilotak baino pixka bat  handiagoa da, irudian ikus dezakegunez:


   
   - Bestaldetik, pasakan erabiltzen den erreminta irudian ikus daitekeen eskularru motza da. Taldeko bi partaideek erabiliko dute, 34 cm-ko luzera du eta gutxi gora behera  800-900 bat gramo pisatzen ditu; horregatik esaten da pasakan indarra faktore garrantzitsu bat dela, kontuan izanda horri pilotak pisatzen dituen 250 gramoak gehitu behar zaizkiola.
   
   Pilotarien erlazioa pilotarekiko bi motatakoa izan daiteke, araudian zehaztuta daudenak: pilota jo edo eskularruan zehar xirrist egitea. Beraz, pilota hartu eta jaurtitzea falta izango da, eta egiten duenak aitortu egiten du.