XVII. mendeko jeu de paume partida |
Blog
honetan euskal pilotaren PASAKA jokamoldea aurkezten dizuegu,trinketean
jokatzen den jokamolde zaharrena. Naiz eta gaur
egun ia desagerturik egon bi maila dituen txapelketa antolatzen da urtero ipar Euskal Herrian eta jokamoldea bultzatzeko ahaleginak egiten jarraitu dira, adibidez Oiartzunen. Gaur egun oso ezaguna daukagun tenisarekin parekotasun handia dauka, biak aintzina jokatzen zen jeu de paumetik datozelako. Euskal pilotako joko zuzenen artean, estalpean jokatzen den bakarra da, trinketan hain zuzen, nahiz eta garai batean
arkupetan jokatua izan zen.
Pasaka euskal pilotako jokamolde zuzenen
artean sailkatzen da bi talde aurrez aurre
jokatzen dutelako eta pilota aurkarien eremura bidali behar dutelako, honek
horma ukitzea derrigorrezkoa izan gabe. Taldeak bi kidez daude osatuta:
jokalari nagusia eta jokalari laguntzailea edo cordierra, eskularru motzez jokatzen dutenak.