2012/11/28

Sarrera

XVII. mendeko  jeu de paume partida

Blog honetan euskal pilotaren PASAKA jokamoldea aurkezten dizuegu,trinketean jokatzen den jokamolde zaharrena. Naiz eta gaur egun ia desagerturik egon bi maila dituen txapelketa antolatzen da urtero ipar Euskal Herrian eta jokamoldea bultzatzeko ahaleginak egiten jarraitu dira, adibidez Oiartzunen. Gaur egun oso ezaguna daukagun tenisarekin parekotasun handia dauka, biak aintzina jokatzen zen jeu de paumetik datozelako. Euskal pilotako joko zuzenen artean, estalpean jokatzen den bakarra da, trinketan hain zuzen, nahiz eta garai batean arkupetan jokatua izan zen. 
    Pasaka euskal pilotako jokamolde zuzenen artean sailkatzen da bi talde aurrez aurre jokatzen dutelako eta pilota aurkarien eremura bidali behar dutelako, honek horma ukitzea derrigorrezkoa izan gabe. Taldeak bi kidez daude osatuta: jokalari nagusia eta jokalari laguntzailea edo cordierra, eskularru motzez jokatzen dutenak.
   Hona emen pasaka hobeto ulertzeko informazioa:
         - Instalazioa
         - Materiala
         - Sake-errestoa
         - Tantoak
         - Joko ekintza
         - Entrebistak





   

24 comentarios:

  1. Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili direla era argian ikus dezakegu bibliografian aipatutako bi erreferentzien bidez eta aldi berean bideo desberdinak agertzen direlako, elkarrizketak adibidez.
    Aurkezpena oso argia da, batez ere atalak orrialde desberdinetan jartzeak errezago egiten duelako irakurketa eta ordenaturik egotea eragiten duelako.
    Irakaskuntza teknikei dagokienez, aurretik aipatutako moduan, bideo desberdinak agertzen zaizkigu, horietako batzuen bidez ohiko joko bat nolakoa den ikus dezakegularik. Argazki ugari ere agertzen dira.
    Kolaborazioari dagokionez, ez zaigu inondik inora agertzen lanean. Hau da, ez dago taldekideen izenik eta ez dira bideoan agertzen. Beraz, irakurleak ezin du bideoa norena den jakin.
    Jokamoldearen egitura zehaztasunez azaldurik dago. Adibidez, joko zuzena dela argi geratzen zaigu, bi biren kontrako egoeran. Instalazio, materiala, puntuazio sistema…etab ere agertzen zaizkigu eta nola ez, sake errestoari erreferentzia egiten diote.
    Joko ekintza ere ikus dezakegu: normalean nork sakatzen duen, errestoaren kokapena…jokaldiren bat ere deskribatu dute.

    Konklusio bezala, esan beharra daukat oso la ona iruditu zaidan arren, irakurleak kolaborazio lana dela argi eduki behar duela. Hau da, lan anonimoa dela ematen du. Hori ekiditeko bideoan agertu edo taldekideen izenak ipini beharko zenituzkete.
    Kalifikazioa: 8
    Irati Aritzeta

    ResponderEliminar
  2. Pasakari buruzko lanaren kalifikazioa:
    Datuen erabilpena: Ikasleek haien lana garatzeko iturri ezberdinetara jo dutela ikusten da, liburuak erabili dute,bibliografian adierazi duten moduan, bideoen erabilpena ikusten da (bai teoria osatzeko,bai argitzeko) . Gainera, jokamolde hau praktikatzen den herri batera joan dira, hango bi jokalariei elkarrizketa bat egiteko .
    Lanaren argitasuna:Blog hau bereziki, oso ordenatua dago,atal bakoitzerako orri ezberdinak erabili dutelarik, gainara, paragrafoak modu zuzenean erabili dute, atal bakoitzari izenburu azpimarratua jarri diote, argazkiak teoría ulertarazteko erabiltzen dute,…
    Hala ere, jokamoldea errazago ulertzeko, batez ere, jokaldi egoerak azaltzeko, eskemaren bat faltan botatzen dut.
    Bideo eta argazkien erabilpena: Ikasleek jokamoldea azaltzeko bideo dezente erabiltzen dituzte, jokamoldea ulertarazten asko laguntzen dutenak.
    Kolaborazioa: Elkarrizketan ikusten den bezala, bi neskak elkarrizketa egiten dute kolaborazioan.
    Jokamoldearen egitura:
    -Joko mota, duelu mota, ongi azalduta daude.
    -Instalazioak nola diren azaltzen da.
    - Materiala ongi azaltzen da, horretarako, argazkiak ere erabiliz.
    -Sakea eta errestoa, galtzeko eta irabazteko moduak argi azaltzen dira.
    -Puntuazioa nola den zehazten da.
    Bukatzeko, nork sakatzen duen eta sake-errestatzaileen ohiko kokapena argi azaltzen da.
    Baina, ohiko jokamoldeko kolperik ezagunenen azalpena faltan botatzen dut.
    Laburbilduz, gure neskek lan txukun eta argia egin dute,bi jokalariei egin diete elkarrizketa, eta horrek lana sakontzeko oso erabilgarria da. Lana hobetzeko elkarrizketetan ikasle guztiak agertzea egin beharko zuten
    Lanaren nota: 8.75
    Ienego Ortiz de murua

    ResponderEliminar
  3. Ebaluazioa:
    Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira, modu egokian lana osatzeko. Hala nola, liburuak eta grabatutako bideoa. Txertatuko argazkiak, ere testuari ulergarritasuna ematen diote.
    Bloga ataletan banatua izana, txukuntasuna, eta argitasuna ematen dio aurkezpneari, nahiz eta agian testuaren zati batzuk luzeegiak diruditen.
    Pasakaren sarrera osatua da, materiala eta jokorako tresnak garbi azalduta daude eta argazki baten laguntzak hobeto ulertzen dira. Instalazioari erreparatuz, argazkiarekin bakarrik ez da ondo ulertzen, beraz, ezinbestekoa da azalpenaren laguntza. Hala ere, argazkiaren kokapena nire iritziz, ez da egokiena, egunkari baten antza duelako, pertsonalki, argazkia lehenengo jarriko nuke eta ondoren testua.
    Joko ekintza eta jokamoldeari buruz, azalpenak egokiak eta osatuak dira, erraz ulertzeko modukoak. Jokamoldeak dituen ezaugarri guztiak ondo azalduta agertzen dira. Joko mota zuzena dela aipatzen da, aurretik esandako instalazioa, markagailuaren azalpena ere sakona eta ulerkorra da.
    Sakearen azalpena garatua eta aberasgarria da. Berriz ere, formatoa ez da nire gustokoa, hala ere, ulergarria da.
    Beraz, oso lan osatua da, erraz ulertzen dena eta nire ikuspuntutik aberasgarria, ondorioz, 9ko nota jarriko dizuet.

    ResponderEliminar
  4. Ebaluazioa:
    Datuak jasotzeko erabilitako metodoari dagokoinez, egokia iruditu zait, izan ere, liburu ezberdinetatik jaso dute informazioa, bai eta elkarrizketak eginaz. Ondo daude erabilitako argazkien eta albora ditugun bideon estekak.
    Oso blog argia iruditu zait, hau da, oso ondo antolatu dute eurek lortutako informazioa eta ongi sailkatu dute. Honekin batera, esan beharra dago oso ongi erabili dituztela argazkiak testua ulertarazteko garaian.
    Kolaborazioari dagokoinez, iruditzen zait egokia litzatekeela eurek jokamolde honetan jokatzen duten enlazeren bat azaltzea, baina bestela egokia iruditu zait.
    Ongi azaldu dute jokamoldearen estruktura eta ulerkor idatzia dago dena, bai eta joko ekintzaren deskribapena ere.
    Hau guztia kontutan izanik, 9`5ko noota merezi duela uste dut.
    Jon Bonilla

    ResponderEliminar
  5. Iturri ezberdinak erabili dituzte bloga gauzatzerako orduan.Bibliografian eta elkarrizketan sartuz ikusi dezakegu hainbat bideo eta erreferentziak ageri direla.

    Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago eta jarritako tituluei erantzuten
    diete.Azaldutako guztia argia,zehatza eta ulergarria da,horrekin batera argazkiak ipiniz.


    IKT-tresnen erabilera. Nahiz eta bideo eta argazkiak egon,nire ustez argazki gehiago jarriko nituzke.

    Kolaborazio lana egon dela ez da oso nabaria ez bait dira eurek agertzen.Baina bideoa ikusita entzun dezakegu ahots ezberdinak ageri direla.

    Jokamoldearen egitura guztiak zehazten dituzte.:joko mota, instalazioak, duelua
    Materiala azaltzerakoan zehaztasunez idazten dute eta hobeto ulertzeko argazki bat ipiniz.
    Eta kontuan izan dute gauza garrantzitsu bat pilota irrist, jo… egiten duen.
    Errestoak, sakeak … materiala bezala argi azalduta dago.

    Nire ustez falta zaien gauza bakarra jokamolde hauei buruz gehiago jakin duten pertsonei informazio gehiago eskurazteko aukera.
    NOTA.8.75
    NAIARA MURGOITIO

    ResponderEliminar
  6. Alexander Oyarbide Ormazabal5/12/12, 22:53

    Jokamolde honi buruzko iruzkina egin behar dut, beste jokamolde batzuekin batera, arraroenetarikoa baita.

    Lan hau egiteko iturri ezberdinak erabili dira eta gainera, iparraldera egindako irteera ere oso baliogarria izan da.

    Lana oso argi irakurtzen da eta hori gutxi balitz, informazioa orrialde ezberdinetan sailkatzea irakurleari erreztasunak emateko da.

    IKT tresnen erabilera apartekoa da baina eskatu daiteken gauza bat zuen partehartzea izango litzateke bideoren batean azalduz.

    Jokamoldearen egitura zehazterakoan eta joko ekintza deskribatzerakoan azaldu dira materiala, instalazioa, sake-errestoa, tantoak... bezalako kontzeptuak. Zerbait eskatzeagatik joko ekintza eta egitura azaltzeko argazkiren bat jartzea ez legoke gaizki.

    Dena aztertu ondoren, zuen nota 9koa dela iruditu zait.


    ResponderEliminar
  7. Pasaka jokamoldearen blog hau egiteko egileek informazio iturri ezberdinak erabili dituzte; liburuak, egunkariak, Jean Paul Larrari, euskal pasaka ligakao arduraduna, eta Patrich Echegarayri, 2011ko pasaka ligako txapeldunari, egindako elkarrizketak,... besteak beste.

    Blogari emandako egitura argida da. Landu beharreko atalak sail ezberdinetan banatu dituzte eta bakoitzean garatutako informazio argia eta ulerkorra da oso.

    Idatzitakoa irudi lagungarriekin, bideoekin eta elkarrizketekin indartu dute. Azken hauetan, elkarrizketetan, taldekideen parte hartzea faltan sumatu dut; ez baitira ageri nahiz eta haien ahotsak entzun.

    Esan bezala, landu beharreko atalak, sailetan banatu dituzte eta bertan: joko mota, 2:2, materiala, pilota (eta erlazioa: jo edo irrist), sakea, tantoa (irabazi eta galdu) eta markagailua, behar bezela azalduta daude.

    Azkenik, joko ekintza behar bezala aurkeztu eta azaldu dute irudiak eta bideoak erabiliz.
    NOTA: 8

    ResponderEliminar
  8. Oso ondo dago blog hau nire iritziz.
    Hasteko, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte, arikuluak, elkarrizketak…
    Argitasunari dagokionez, oso ondo ordenaturik dago lana, orrialde ezberdinetan gairaen arabera, eta baita parrafoka banaketa egoki baten bidez.
    Bestalde, esan beharra daukat ulermenera laguntzen duten tresna gehiago erabili dituztela, bideoak eta argazkiak adibidez, nahiz eta lagungarria edo onuragarria izando litzatekeen taldeko partaide guztiak agertzea haietan.
    Jokamoldearen egiturara joanda, nahiko ondo azaldu dituzte kontzeptu guztiak nire ustez. Izan ere, instalazioaren tamaina eta ezaugarriak azaldu dituzte, eta baita joko zuzena dela, 2-2 ren aurka jokatzen dutela, erabiltzen dituzten materialak ( pilotak eta eskularruak), pilota jo edota irristatu daitekeela, tantoak egiteko forma ezberdinak, sake – errestoak ere. Honekin batera, partiduaren iraupena zehaztu dute, hau da, markagailua 13 jokotara dela, joko bakoitza 40 ra izanik (15-0, 15-15…).
    Agian, jartzea falta izan zaien gauza bakarra marrari buruzko zerbait izan da.
    Azkenik, joko-ekintza ere nahiko ondo deskribatu dute, sakea nork egiten duen aipatu, eta sakea egiterakona sakatzaileak eta errestatzaileak nola kokatzen diren ere bai. Kolperik nabarienak ere aipatu dituzte, hots tantoa egiteko erraztasuna ematen dituzten kolpeak.
    Bukatzeko, talde honi 9-ko nota jarrito niokela esan beharra daukat.

    ResponderEliminar
  9. Blog honek arreta deitu dit, gure taldeak ere pasaka jokamoldea ukitu duelako, Oiartzungoa bereziki. Ikaragarria iruditu zait, ederki azalduta eta bananduta dago, ez dago blog askorik hain zehatz banandu dituenak landu dituzten gaiak, goiko barran banaturik etab. Ondo ordenaturik agertzen da, irakurri nahi duzun gauzari buruzko informazioa hurbil eta azkar bilatzeko. Bideoak sartu dituzue, zuen egindako elkarrizketekin, eta hor nabaritzen da talde lan ona egin duzuela, nahiz eta hobeta zehaztu beharko zenukete zuen izenak nabariago hartzen. Aurkezpenari 10 bat emango nioke, bibliografia alde batean zehaztu da ere bai, horrela erakutziz bide ezberdinetatik hartu duzuela informazioa. Informazio bat oso ondo dagoena, agian espezifikazio baten bat falta da, erabiltzen diren jokaldi ohikoenari erreferentzia. Baina bestela asko gustatu zait. Zorionak!

    Nota: 9

    Kevin Huber

    ResponderEliminar
  10. Ikusten dugun bezala, datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzte (elkarrizketak, liburuak, instalazioak bisitatu...). Bloga ordenatzerako orduan lan handia egin dute hainbat arlo desberdinduz (hasierako orrialdea, instalazioak, materiala...) baina aholku bezala grafiko baten bat jarriko nuke. IKT-tresnen erabilera egokia aipatu behar dugu, izan ere, bideoak, argazkiak... sartu dituzte. Kolaborazio landa dela esan dezakegu partaide guztien argazki bat ikusten ez den arren eta jokamoldearen egitura irakurtzean ez zait dudarik agertu zehaztasun eta kohesio handiz idatzi dutelako. Joko ekintza nahiko ondo deskribatu dute kolpe nagusienak deskribituz etab...
    Laburbilduz, informazio asko duen blog txukuna iruditu zait eta pasakan nola jokatzen den ikasteko oso baliogarria dena.
    Nota:9

    ResponderEliminar
  11. Lorea Larreategui7/12/12, 12:33

    Pasaka jokamoldea ebaluatzea aukeratu dut klasean jokatzeko orduan ez nuelako guztiz ondo ulertu, eta gehiago jakin nahi nuen.
    Hasteko, informazioa jasotzeko hainbat iturri erabili dituztela argi ikusten da, asko mugitu dira elkarrizketak eta bideoak egiteko eta oso lan erakargarria geratu zaie. Testua oso ongi ordenaturik dago, primeran ulertzen da eta galderari ongi ematen diote erantzuna. Aipatu dudan bezala, bideoak, elkarrizketak eta argazkiak toke oso ona ematen diote lanari baina ez da oso ongi ikusten taldeko lana izan dela.
    Jokamoldearen egitura zehazteko, joko zuzena dela azaltzen dute, 2:2 egoeran jokatzen dena, trinketean jokatzen den jokamolde zaharrena dela eta erabiltzen den materiala ongi azaldu dute. Sakea eta errestoa nondik eta nork egiten duen oso ondo azaldu dute irudiekin eta bideoen laguntzaz. Azkenik, markagailua nolakoa den azaltzeko irudi bat eta esplikazio oso on bat aurkeztu dute eta oso ongi ulertu da, eta tantoa nola irabazi eta galtzen den ere oso ongi azaldu dute.
    Esan bezala, nork sakatzen duen oso ongi adierazi dute irudien laguntzaz, eta sakatzaile eta errestokoaren kokapenak oso argi ikusten dira bideoan eta amaitzeko, pilotaren norabideak ze nolako ondorioak ekar ditzaketen ere aipatu dituzte( sarera tanto…)
    Lan bikaina iruditu zait eta nire kalifikazioa : 9, 75 da, ez dut hamarrekoa ipiniko taldeko lana izan dela ez delako argi ikusten! Baina oso lan ona!

    Lorea Larreategui

    ResponderEliminar
  12. Blog bikain baten aurrean gaude. Hasteko, nire aburuz, baliteke zuen datuak jasotzeko iturri gutxi erabili izana, baina argi eta garbi dago lan handia egin duzuela honelako blog txukuna eta garbia izatearren. Gainera, elkarrizketak burutu dituzue eta jokamolde horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dituzue, beraz, oso ondo.
    Testua oso ordenatua dago, arlo bakoitza bata bestearengandik desberdinduta (sarrera, materiala, sake-errestoa, tantoak, joko ekintza eta entrebistak) eta zehaztasunez idatzia galderari erantzuten. Jarritako grafikoak eta guk argiago izateko moldatu dituzuen argazkiak oso lagungarriak egin zaizkit.
    IKT tresna anitza jarri dituzue bloga geure begietarako arinagoa izan dadin eta irakurtzeko orduan astuna egin ez zaigun. Are gehiago, jokalarien posizioak, material motak, instalazioak nolakoak diren … izan ditzagun.
    Faltan botatzen den gauza bakarrenetarikoa kolaborazio lana dela uste dut. Argi dago lan hau egiteko guztiok parte egin duzuela, baina zuek egindako bideoan denak azaldu behar zinetelakoan nago, edo behintzat entrebistan bakoitzak bina galdera egin taldeko lana ziurtatzearren.
    Jokamoldearen egituran ez zaizuela ezer falta uste dut; jokamolde zuzena dela, 2:2ko eran jokatzen dela, instalazio mota eta bere ezaugarriak, materialak eta pilotak, markagailua nola doa, etab. Hau da, dena aipatu duzue eta ondo jorratuta.
    Azkenik, joko ekintza arloa ondo egin duzue. Hala ere, jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak zehaztea ahaztu zaizuela pentsatzen dut. Hala eta guztiz ere, asko gustatu zait jarraitutako ordena eta txukuntasuna, baita zuen zehaztasuna ere bai. Hortaz, 9'25 jarriko dizuet.

    ResponderEliminar
  13. Pasaka izeneko euskal pilotako jokamoldeari buruzko blog hau irakurrita esan behar dut lan bikaina eta beraz, nik emango niokeen nota 9,5ekoa dela. Puntuaketa hau emateko jarraitu ditudan erizpideak hauexek dira:

    Informazio iturriak ezberdinak dira, bi liburuez aparte lanari aberastasun asko ematen dioten elkarrizketak erabili dituztelako.

    Blogaren argitasunari dagokionez esan beharra dago gramatika eta antolaketaren aldetik bikain dagoela, eta batez ere, oso ongi ordenatua dagoela orrialde ezberdinez baliatu baitira pasakaren puntu guztiak lantzeko orduan. Gainera, argazki nahiz bideo ugari eta benetan egokiak agertzen dira irakurritakoarekin bat datozenak eta edozein zalantza argitzen dutenak.

    Joko egiturari dagokionez, oso ongi azalduta dago, oso hitz gutxitan behar beharrezkoa dena azalduta baitago. Benetan ongi daude erabilitako argazkiak eta haien gaineko geziak etab. Nire ustez, oso lan txukuna egin da puntu honetan, labur eta argia.

    Azkenik, joko ekintzari buruz ezer gutxi kritikatu daiteke. Izan ere, detalle guztiak azaltzen dira(interesgarria iruitu zait plota/erraminta harreman moduen eta hauen zentzua tantoan zehar nola azalduta dagoen, baita jokalarien kokapena eta horren zergatiari buruzko azalpen zehatzak). Beraz, joko ekintzaren atala oso luzea izateak ez du suposatu ulerkaitza eta astuna izatea, guztiz kontrako oso interesgarria eta aberatsa iruditu zait.

    Zeozer kritikatzekotan esango nuke partaideak ez direla joko ekintzari buruzk bideoetan ez eta elkarrizketan ageri, gustatuko litzaidakeena. Puntuaketa hori kenduta ZORIONAK!!

    ResponderEliminar
  14. unai bikuña7/12/12, 18:51

    Lehenengo begiradan, blog benetan interesgarria eta ondo landua dela iruditu zait, eta orregatik hautatu dut. Irakurtzen bukatu ondoren are interesgarriagoa dela konturatu naiz.
    Informazio iturriari dagokionez, bistakoa da dezente mugitu direla. Horren adibide dira elkarrizketak eta erabilitako bibliografia.
    Aurkezpenaren argitasunari begiratuz, irakurri dudan blogik argiena iruditu zait, oso ongi antolatuta dago eta. Kanpo irakurle bat interesatuta badago pasakan baina bakarrik tanteoen sistema erreparatu nahi badu, oso erraza dauka bilatzea, ez dauka zertan dena irakurri.
    IKT tresnen erabilera, elkarrizketetan ikusi daiteke. Elkarrizketa hauek hobetze aldera, galderak egiten dituzuenean zuen aurpegiak azaltzea gomendatuko nizueke. Bestalde, uste dut instalakuntzaren argazki gehiago edo bideoren bat falta zaizuela.
    Joko ekintzari dagokionez, zoriondu egin nahi zaituzten lan bikaina egin duzuela iruditzen zait eta. Joko ekintzaren oso analisi zehatza burutu duzue eta honek asko lagundu dit jokoa ulertzen.
    Jokamoldearen egiturari buruz, ez dut uste ebaluazio irizpideetako punturik saltatu duzuenik. Denak aipatu dituzue eta denetan informazio baliagarria eman duzue. Hala ere, tantoak azaltzen dituzuenean, nik neuk, beste era batera ordenatuko nuke argiago ikusteko. Egia esan, dena aipatzen duzue, baina horixe, argiago ikusteko agian beste orden batean irudikatu beharko zenukete (nire iritziz, agian beste baten horrela oso ondo ulertzen du).
    Hau dena esanda eta zuzentzeko oso gauza gutxi ikusi ditudala kontuan izanik 9,5 eko puntuazioa ematen dizuet. Zorionak eta segi horrela!!
    Unai bikuña

    ResponderEliminar
  15. 1.Lan honetako taldekideek bloga osatzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte. Baina erabiliriko liburu eta elkarrizketez gain, agian, web atari ezberdinen erabilera falta sumatzen dut.
    2.Bloga hagitz ongi aurkeztua dagoela uste dut, anitz gustatu baitzait hau nola antolatu duten, laneko puntu bakoitza orri ezberdinetan banatuz eta lanari txukuntasuna emanez. Bertako testuei dagokienez ere hauek zehaztasunez eta argi idatzirik daudela pentsatzen dut, nahiz eta euskal pilotari buruz deus ez dakien pertsona batek kixkia zer den ez duela jakinen iruditzen zaidan. Horregatik uste dut kontzeptu hau zertxobait azaltzea falta zaiela. Testua zehar erabiliriko irudi grafikoei dagokienez, berriz, hauek hagitz lagungarriak direla erran beharra dut, jokamolde honetan nola jokatzen den ulertzeko.
    3.IKT tresnak erabiltzen direla nabaria da testuen ondoan jarririko argazkiei eta taldekideek eginiko bideo ezberdinei erreparatzen badiegu. Guzti hauek testuaren ulermenean hagitz lagungarriak izanik.
    4.Kolaborazio lanari dagokionez, hau nahiko koloka dagoela uste dut, ez baita inon ageri taldekide guztiek lanean parte hartu dutenaren frogarik.
    5.Jokamoldearen egitura modu egokian azaldurik dagoela pentsatzen dut, testua ez ulertu ezkero bideoek nahiko argi uzten baitituzte gauzak. Puntu honetan aurkitu dudan akats bakarra lehen aipaturiko da, materialaren zatian kixkia zer den ez baitute azaltzen.
    6.Joko ekintzaren puntua ere orokorrean ongi dagoela uste dut, sake-errestoa nork egiten duen eta nola argi uzten dutelako, baita ere jokamoldeko kokaldirik ohikoenak zein diren. Baina puntu hau guztiz osatua egoteko kolperik ezagun eta erabilienak zein diren erratea falta zaiela iruditzen zait.
    Hau guztiaren ondorio bezala, talde honetako kideek lan hagitz ona egin dutela uste dut, eta horregatik 8,8ko nota jartzen diet.
    Irati Otxoteko

    ResponderEliminar
  16. Iep!
    Lehen begiratuan aski ikusten da bloga oso landua dagoela. Informazioa ataletan banatu dute eta horrek jokamoldea ulergarriagoa egiten du.
    Sakonki aztertuta eta ebaluazio irizpideak jarraituz, oso blog konpletua dela esn daiteke. Informazioa iturri ezberdinetatik hartu dute eta era oso sinplean helarazi digute aurkezpen argi baten bidez.
    IKT tresnei erreparatuta, informazioa argitzeko argazkiak ikus daitezke blog osoan zehar, baita Jean Paul Larrari, euskal pasaka ligakao arduradunari eta Patrich Echegarayri, 2011ko pasaka ligako txapeldunari egindako elkarrizketak ere.
    Kolaborazio lanari dagokionez, nahiz eta taldekideak bideoetan agertu ez, egindako galderak entzun daitezke. Hala ere, aipatu beharra dago taldekide guztiek ez dutela elkarrizketetan parte hartu.
    Jokamoldearen egitura eta joko-ekintza era oso ulergarrian plazaratu digute. Puntu guztiak ikutu dituzte, baita ondo azaaldu ere, gainera, egindako elkarrizketek eta jarritako irudiek informazioa argitzen digute.
    Laburbilduz, beraz, esan daiteke blog oso landua dela eta taldekideen parte hartzea salbu, gainontzeko irizpideak era ezinhobean jarraitu dituztela.
    Hau esanda eta taldekideek lan nahikoa egin dutela ikusita, 9ko nota jarriko diet. Zorionak!

    Gorka Valverde

    ResponderEliminar
  17. Informazioa biltzeko iturri ezberdinak erabili dituztela argi dago, eta instalazioa bisitatu izana eta elkarrizketa ezberdinak egin izana kontuan hartu beharreko datuak direla uste dut; hau da, mugitu dira.

    Aurkezpenari dagokionez, lan bikaina da honakoa. Atal ezberdinak era txukunean aurki daitezke, informazioa argia da atal bakoitzean eta testuaren osagarri diren irudiek (testua bera azaltzen dutenak - sake errestoko kokapenak… - ) testua are ulergarriagoa bilakatu dute. Gainera, zegokien lekuan bestelako irudiak eta bideoak txertatuta, dinamikoagoa iruditu zait blog-a.

    Esan behar dut bideoetan kide guztiek ez dutela parte hartu, espero nuen moduan. Horrek, dena den, ez dut uste inoren interes edo konpromiso falta islatzen duenik.

    Amaitzeko, joko ekintza eta joko egitura azaltzerakoan, ez dut akatsik topatu. Bete behar zituzten puntu guztiak betetzeaz gain, era argi batean lortu dute egitea. Beste era batera esanda, ez dut irakurtzerakoan ulertzeko zailtasunik izan, eta hasi aurretik ezer jakin izan ez banu, amaitzean ideia nahiko argia izango nukeenaz ziur nago.

    Horregatik guztiagatik, 9 bat merezi dutela uste dut, zorionak!

    Asier Osma

    ResponderEliminar
  18. Hasteko esan dezakegu iturri desberdinetatik atera dutela informazioa.Bi liburuetatik aparte beste baliabide batzuetatik atera dute: elkarrizketak. Jokamolde honek komentatu dut ez nuelako asko ezagutzen eta informazio askorik ez neukalako.

    Lehenengo begiradaz ikus dezakegu lan hau argitasunez, txukuntasunez eta ordenarekin eginda dagoela. Beste lan batzuekin konparatuz, begi-bistas, lan laburra egin dutela dirudi baina estekekin konprobatu dezakegu horrela ez dela eta lana borobiltzen dutela.

    Lan honetan bideo ugari ikus ditzakegu. Bideoak ez dira oso kalitate onezkoak eta gauza asko ez dira perfektu ikusten baina balio dute argi ikusteko eduki inportanteenak.

    Kolaborazio lanari dagokionez ez dago zehazki aipatuta bakoitzak egindako lana, ezta blogan agertzen diren bideoetan ere, ez baitira aipatzen bakoitzaren papera.


    Jokamoldearen egiturari dagokionez esan dezakegu oso ondo azalduta daudela gauza guztiak dena ondo eta erraz ulertzeko, nahiz eta pixkat konplexua izan, eta horrela ez izatekotan, argazkien eta bideoen bidez ulertarazi ditzakegu.

    Konkluzioz, lehen esan dudan moduan, Pasaka ez nuen ezagutzen, baina behin bloga irakurrita argi geratu zait Pasaka zertan datzan eta zerekin jokatzen den. Hau da, nirekin helburua bete duzue, beraz nire nota 9.25 bat izango da. ZORIONAK!!!!!
    Julen Fernandez(Pala luzea binaka frontoi luzean)

    ResponderEliminar
  19. Blog hau aukeratu dut pasaka jokamoldea gai interesgarria iruditzen zaidalako. Gainera begibistan dago blog txukun eta garbi antolatuta dagoela.
    Sarrera zehatz batekin hasten dira eta azpian beste orrialdeetara ailegatzeko aukera dago hitzen gainean klikatuz gero, irakurketa errazteko.
    Modu egoki batean azaltzen dute trinkete baten egitura, baina nik geziekin edo hitzekin azalduko nuen argazkia.
    Materialean ondo azalduta dago zeintzuk diren erabiltzen diren pilota motak eta eskularru motza, hala ere nik argazkian erakutsiko nuen zein den pilota bakoitza geziekin adierazten.
    Sake errestoko atalean saiatu dira ondo azaltzen argazkian zer gertatzen den sakatzean baina ez da oso argi ikusten. Tanteoan bideo bat agertzen da eta tantoak zenbatzeko tresna arraro bat. Interesgarria iruditzen zait xiloari buruzko aipamena ez nekielako zer zen.
    Joko ekintza ondo azaltzen du nola jokatzen den eta irudian ondo markatuta dago zein den ekintza bakoitza.
    Entrebistan ikusten da protagonista badakiela gaiari buruz eta gainera berari buruzko informazioa ematen dute.
    Bitxikerien aldetik beste bideo batzuk ikusteko aukera ematen dute eta bibliografia zehatza egin dute.
    Honezkero uste dut 9,30 da blog honen nota baina 10 izan daiteke pare bat gauza aldatuzkero.

    ResponderEliminar
  20. Lanari buruzko ebaluazioa:

    Lana gainetik ikusita oso itxura ona du eta interesgarria dela iruditu zait.
    Asko gustatu zait erabili dituzten koloreak, baita bloga sortzeko modu desberdin hori, informazio guztia horri berdinean eduki beharrean zatika banatzea.
    Nabaria da lan hau burutzeko informazioa asko landu eta bilatu dutela, informazioa oso garbia eta zehatza bait da batez ere joko ekintzen inguruan, ikusi dudan lanik txukunetarikoa eta ulergarriena dela esan dezaket.
    Nire iritziz, argazki eta bideo gehiago sartu beharko zuten honek itxura hobea hartzeko eta lana hobeto ulertzen laguntzen bai du.
    Taldeko kolaborazioa nabaria ta lana osatuta dagoelako nire iritziz lanari ez zaio ezer falta oso ondo egina dagoelako, aurkezpena argia eta zehatza da azaldu nahi dutena ondo azaltzen dutelako eta txukun dagoela uzte dut,nik horri garrantzi handia ematen bait diot.

    Nota:9
    Ariane unanue

    ResponderEliminar
  21. Lan honek ematen duen lehenbiziko itxura oso ona da eta irakurtzeko gogoa ematen du.Datuak toki ezberdinetatik hartu dituztela ikusten da argi eta garbi,bi liburuez gain elkarrizketa bat ere badagoelako.Aurkezpena,lehen esan dudadn bezala, oso interesgarria da,atalak oso ongi banatu dituzte informazioa modu errezean billatu dezagun.Kolaborazioari dagokionez, ezin da frogatu denek parte hartu dutenik, izan ere, ez dira elkarrizketan agertzen.Joko egitura,berriz, oso modu aproposean idatzi dutela iruditzen zait,izan ere, labur baina informazio garrantzitsua ipini dute.Jokamoldearen egitura sakonki azteru dutela iruditzen zait,aipatu beharreko gai guztiak ongi jorratuz.
    Hau dena aipatu ostean,lan oso konpletoa dela esan dezaket.Hala ere,blogaren puntuazioa igoko zela uste dut bideoren batean beraien presentzia agertuko balitz.
    Puntuazioa: 8,25
    Andoni Zumeta

    ResponderEliminar
  22. Elkarrizketak, bideoak eta araudia erabili dituzuela kontuan hartuz, iturri ezberdinak erabili dituzuela baiezta dezaket. Orokorrean esaldi sinpleak egin dituzue, ulertzeko errazak (nahiz eta salbuespenak dauden, baten bat ulertzeko zaila baita). Kolaboraziozko lana denik ordea ezin dut baieztatu, ez baitzarete ezta bideoetan ezta blogean ageri, beraz ezin dut ziurtatu denon artean burututako lana denik.

    Jokamoldearen egiturari dagokionez, puntu guztiak zehazten dituzue, baina nire ustez, trinketean gehiegi zehazten dituzue haren neurriak etab, eta kolpe motak adibidez ez dituzue apenas aipatzen. Gainera, uste dut joko zuzena izanik, garrantzitsua litzatekeela jokoaren bizitasuna aipatzea baita pilotak bizitasun horretan duen eragina ere; hots, pilota bizia edo motela den.

    Jokalarien kokapena oso argi azaltzen duzue, nahiz eta iruditxoren bat gehituko nukeen. Horrez gain, hainbat kontzeptu bideoen bidez argitu dituzue, zeinak oso baliagarriak iruditu zaizkidan. Sakeko bideoan aldiz, arazoak izan ditut sakea bera ongi ikusteko, horregatik beharbada sakearen kasuan hautaketa txarra egin zenutela uste dut, nik beste bideorenbat jarriko bainuke. Orokorrean, ordea, bideo eta elkarrizketek informazioa ulertzen laguntzen dute, baita argazkiek ere. Jokaldiei dagokienez, informazio asko bildu duzuela argi dago, baina azaltzeko modua ez zait egokiena iruditu, kolpe bakoitza eta jokaldi bakoitza banatzeko beharra ikusten baitut; hots, jokaldi bakoitza puntu batean azaltzea, ez kokapena eta jokaldiak batera.

    Orokorrean, oso lan txukuna egin duzuela uste dut. Nahiz eta kontuan izan ezin dudala kolaborazio lan hori ziurtatu, ez baitzarete bideoetan irteten eta ez baitakit nortzuk zareten ere. Kalifikazioa: 8,5

    Leire Etxegia

    ResponderEliminar
  23. Blog hau oso interesgarria irudtu zait. Pasaka jokamoldea oso ongi azaltzen baita bertan
    Alde batetik, informazioa jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzte. Bestetik, aurkezpenaren argitasuna aipagarria da. honetaz aparte, IKT tresnak erabili dituzte,pasaka partida baten bideoak eta argazkiak ere ikusten baitira blogean. Gainera, jokamoldearen egitura ere oso ongi dago azalduta. Izan ere, argi eta grabi esaten dute, nola lortzen den tantu zuzena, kintze sistema erabiltzen dutela azpimarratu dute,... Joko ekintza ere ongi deskribatu dute, sakea nork ateratzen duen, nora atera behar den,...ongi azalduta baitaude. Hala ere, ez dago kolaborazio lana egin duten frogarik.
    Hau guztiau kontuan izanik, nire nota 9koa da.
    Kepa Albizu

    ResponderEliminar
  24. Ikaragarri gustatu egin zait blog hau, alde batetik informazio pila dagoelako eta oso interesgarria gainera, eta bestetik, pasaka bezalako jokamolde bat azaltzea ez delako hain erraza gaur egun ez delako hain ohikoa eskupilota edo pala bezala.
    Blogari buruz esan beharra daukat oso antolamendu txukuna iruditu zait, irakurtzeko erraza eta oso ondo azalduta dagoela, gogorarazi egin dit klasean jokatu izanakoa.
    Estekak eta multimediak oso ondo landu egin dituzte, hau da, argazki zehatzak eta bideo egokiak erabili dituzte, bibliografia dezente baten zehar eskuratu egin dutena.
    Orrialde asko badaude ere oso eroso iruditu zait eta honek lagundu egiten du jokamoldea zehazten eta mugak ezartzen.
    Hau gustia dela eta uste dut blog hau benetan baliogarria dela hastapenetan izanda pasaka jokamoldea jorratzeko eta puntu guztiak landuta dagoenez 9'6 da nire nota.
    Ez diot 10 bat jartzen uste dudalako instalazioak eta materialak orrialde beran jarrita hobe izango zela eta sake-errestoa azaltzean, argazkiaren gainean marraztu ezean klasean landutako irudiren bat ipintzea komenigarriagoa izango zela.
    Gilen Bueno
    9'6

    ResponderEliminar